martes, 1 de junio de 2010

GAZTA TARTA



Osagaiak:
Sobao pakete bat:1,95€
Philadelphia gazta ontzi bat:1,65€
500g esnegain:1,34€
Limoizko gelatina:1,4€
Marrubizko mermelada:1,19€
Azukrea:0,90€

Nola egin:

Sobauak erditik moztu, eta ontziaren beheko aldea estaliko dugu. Hori egin ostean, ontzi batean esnegaina eta philadelphia gazta harrotuko ditugu. Bien bitartean, ur berotan limoizko gelatina sobretxo bat urtuko dugu.

Guztia nahaztu ondoren, ontzira botako dugu eta hozkailuan utzi gogortzeko. Gogortzen denean, marrubizko mermelada jarriko diogu gainean. Marrubien garaia bada, fruta goxo horrekin ere adornatu dezakegu tarta.

On egin!

errezeta


5pertsonentzat








2 comentarios: